Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskal kuadrilak euskal herrira!!!
Aupa jente, ikusita azken urte hauetan gertatzen ari den emigrazio masiboa, blog hau sortzea pentsatu dut gure ciber erdizka partikularra izateko. Ea funtzionatzen duen...

Artxiboa: Uztaila 2008

16/07/2008 GMT 1

denbora aurrera doa...

bezarini @ 11:49

Bueno, bueno, bueno…ba Uztaileko hilabeteak egin du dagoeneko bere bizi erdia eta hementxe gaude, benetan non gauden jakin gabe baina aldi berean nonbaiten gaudenaren ziurtasunarekin…

Gure Txustang ipar Europatik galduta daukagu, bere ikasketen amaiera izan daitekeena ospatzen, gure Aimar aldiz paretaren batetan zintzilikaturik egonen da seguruenik. Maidertxu, GAP eta tonificación muskular izeneko kursilloetara joaten ari zaigu. Tomeu Euskal Herria utzi eta Bartzelona aldera eramango duen atikoaren bila gora eta behera. Lander aldiz, Irailerako dituen 5 ikasgaiak gainditu eta Afrika aldera joanen zaigu proiektua egitera. Jonathan-ek ostiralean aurkeztuko digu bere kafe makina zoragarria. Piskuin lokisima betiko moduan, haurtzaindegiko umeekin. Haizea lan eta lan daukagu tabernan, oporrak noiz helduko zain. Alex eta Miren, datozen egunotan San Ferminak digeritzen ibiliko dira. Gure Lito Argentina aldera joan egin zaigu, lan egitearen aitzakiapean. Lukas jai giroko erritmoa hartzen daukagu eta bere kañari azkeneko ukituak ematen. Gure Xabier, ezkontzako berria noiz plazaratuko duen erabakitzen….

….hemendik astebetera Ibizara bidean egongo gara…
….bi asteetara Gasteizko jaiak…
….

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!