DURANGOKO AZOKA
Ostiral eguerdian abiatu ginen Durangora. Hasiera batetan 12:30tako autobusa hartzeko asmoa geneukan arren, bus geltokitik gertu bizi den/diren baten batek/batzuek ( ez dut zehaztasun gehiagorik emango, suposatzen dut denok jakingo dugula nori buruz ari naizen ) etxean denbora galtzen egon izanagatik eta lehenago bidai txartelak ez erosi izanagatik, lekurik gabe gelditu ginen eta 13:30tako autobusa hartu behar izan genuen. Total k denbora egiteko Txapelarrira joan ginen pintxo batzuk hartzera Maider, Mikui, Ania eta laurok. Geltokian Aritz, Maligno eta Martinhorekin topatu ginen eta denok batera joan ginen azokara.
Azokan ez zegoen jende askorik. Bueno jendea bazegoen baina lasai egoteko aukera izan genuen. Batzuk liburuak ikusten genituen bitartean beste batzuk ( irakur, Mikui, Ania eta Aritz ) fitxajeak egiten ibili ziren. Eraman genuen diru gehiena xahutu ostean bazkaltzera joan ginen pasaden urteko aterpe berdinera. Sagardo botila pare bat bokadiloa ondo pasatzeko eta kafetxoa eta patxarana hartu ostean poteatzera joan ginen.
Batzuk poteatzen geunden bitartean beste batzuek ( kasu hontan irakur, Mikui eta Ania) fitxajeak egiten jarraitu zuten. Poteak hartzen eta baten batek garagardo botilei etiketak kentzen eman zuen arratsalde guztia.
Beranduago Alex eta Miren agertu ziren. Aranweis-en ( ezagutzen ez duzunontzat, Mirenen lagun bat da, Tomas zuk ezagutzen duzu ezta??? jojojo.) urtebetetzea omen zen eta oparia ematera etorri ziren durangora. Segiko ekitaldian egon ginen ostean, kriston zaparrada botatzen zuen bitartean. Batzuk ekitaldia ikusten geunden bitartean beste batzuek ( azkeneko kasu honetan irakur, Mikui) fitxajeak egiten jarraitu zuen.
Ekitaldia amaitu eta bus geltokira itzuli ginen. Antzemango zenutenez ez ginen Durangon parrandan gelditu. Bueno total k bus geltokian geundenean azaldu zitzaigun Aniaren printze urdina. Haritz Arrizabalaga Arostegi. Bai, hori da. Aimarren anaia. Kontua da Aniak Durangon ikusi zuenean, kriston pisua kendu zuela gainetik. Enplan k nola Aritz Durangon egon zen, ba ikasten egon ez izanagatik zeukan ezinegon hori desagertu egin zitzaion. Enfin ni “fiplatuta” gelditzen naiz.
Larunbatean Ardoaraban izan ginen, baina beste hau beste egunen baten kontatuko dut…

Zabaldu
del.icio.us
Mikui, zer zaude liburu bat editatzen? "Los fitxajes de euskal herria y parte del extranjero"...jejeje
Di q si ania, Aritz kriston fitxajea da! Aimar bezalakoa pero sin tanta locura encima...
txust | 2007-12-11 - 10:12:02 GMT 1 #
Interneta harrapatu dut azkenean!!! ospatu beharko dugu! pelandrusko botila bat ikusten nabil hemendik...mmm, ke liko... jeje. Bueno ospatuko dugu denok gauden egunen baten, internetak bisitak maizago egiten dizkidanean, behin konpainia egitera etorri izanak ez baitu esan nahi beti hor egongo denik... ke kapullo!
Portxierto, nor da "irakur"? Ta ni fitxajeak egiten? ni?? bueno, bueno...jiji. Ta garagardoen pegatak kentzen?? bueno.. igual baten bat bai, baina hori motrizitate fina lantzeko helburuarekin egin nuen, si eske...jeje
maider | 2007-12-11 - 11:56:20 GMT 1 #
Agian txarto azaldu naiz. Irakur=léase eman nahi nuen aditzera.
Nor da Interneta? Wipiren lagun berri bat, ala? Dios k lokas!!
iker | 2007-12-11 - 12:15:00 GMT 1 #
motrizitate fina lantzeko????????????????????????? jiiijijijijijijijajajajajajajajajajeeeeeeeeeeeeejejejejejejejejjijijijijiji....
mun | 2007-12-11 - 14:07:39 GMT 1 #