Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskal kuadrilak euskal herrira!!!
Aupa jente, ikusita azken urte hauetan gertatzen ari den emigrazio masiboa, blog hau sortzea pentsatu dut gure ciber erdizka partikularra izateko. Ea funtzionatzen duen...

01/04/2008 GMT 1

Honats, txapelketako kronikatxoa!

bezarini @ 10:07

Ondopasa futbito taldeko kapitaina izan nintzen neroni, goizean goiz esnatzea egokitu zitzaidan, goizeko 8:15tan oker ez banabil. Ez nik nahi nuelako, baizik eta nire kontrako konplot bat burutu zutelako, nire lagun bezala definitzen diren kabroiek.

Bueno kontua da 8:30tarako ikastolan geundela nire anaia eta biok eta, txapelketa antolatu zuten pertsonekin( Superkani eta Bujanda) bileratxo bat egin genuen, txapelketaren nondik norakoa zehazteko. Pixkanaka-pixkanaka taldekideak etortzen joan ziren eta 9:30tan lehenengo partidua jolastu genuen. Ez naiz sartuko partidu bakoitzean zer egin genuen azaltzen, alde batetik gogorik ez dudalako eta bestetik ez naizelako gogoratzen.( Txatillak hartu nahi badu lan hori, ederto!). Bakarrik esatea, arestian komentatu nuen bezala, pentsatzen nuena baino hobeto moldatu ginela eta nahiz eta gure taldeko batzuek (ni adibidez) sekula futbolera jokatu ez, ba lan itxuroso bat egin genuela uste dut. Zintzoki,norbaitek espero al zuen txapelketa hasi baino lehen semifinaletara helduko ginela? Nik ez behintzat.

Halere komentatu behar da, lortutako arrakasta hau ez zela izango posible, beraien eztarriak urratu arte animatzen ibili ziren gure jarraitzaileengatik izango ez balitz…ke no ke da koña! Gure kontura barre egiten eta “Peio” tabernan jarritako kanapeak dastatzen eman zuten goiza kabroiak! ( Nik berdina egingo nuke egia esan)

Txapelketaren ostean, sagardotegira joan ginen. 9:30 tan geratuak ginen baina jende guztia heldu arte ezin genuen sagardoa edaten hasi. Nahiko ondo afaldu genuela uste dut( kantitateari dagokionez behintzat) eta sagardoa ura balitz bezala sartu genuen gure gorputzetara, txapelketak eragin zigun higatzea, nolabait xahutzeko.

Total k azkenean bastante ciegos. Alde zaharrera eta gero people-era abiatu ginen. Hemendik, la gente de bien, etxera abiatu ginen eta los pedazo de ciegos parrandan jarraitu zuten…y hasta aqui puedo leer.

Norbaitek zeozer gehiago komentatu nahi badu, askatasun guztia dauka, betiere nire pertsonaren aurka irain zein gezur beltzak zuzentzen ez dituen bitartean.

Kotilleos, kotilleos!!!

Erantzunak

Erantzunak(8) »

  1. bezarini eres el mas perrooo... Goxokia erakutzi eta ez eman. Bueno mangoren kasuan belarra erakutsi eta porrorik ez egitea itzuliko genukeena...

    Jode, ea lanean hasten naizen q me pilla el toro...

    txust | 2008-04-01 - 10:23:18 GMT 1 #

  2. lesioen berri ematea falta da! hori eta nola hurrengo egunean batzuk ezin zutela ezta ohetik altxatu kontatzea!

    p.d. altxa felipe trulalai trulalai trulalai, altxa felipe trulalai trulalai trualalai...!!

    | 2008-04-01 - 12:02:00 GMT 1 #

  3. Batzuk ohetik altxatu ezin, eta beste batzuk partidu osoa jolastera hurrengo egunean. Bueno osoa ez 89. minutuan kalera joan nitzen, ke hijos de la g... p... los arbitros, si solo di una ostia y ni proteste.

    sacrificado y damnificado | 2008-04-01 - 14:41:51 GMT 1 #

  4. Lukas esk t enbiolencias de una manera...

    Bueno ba lesioei dagokionez, nik daukidan gauza bakarra da, nik belauna apur bat handituta daukadala ( nik uste Igandeko partiduan guztiz joditu nintzela), nire anaia ezin hankak mugitu dabilela eta Igandean behintzat el pedazo de Mango no se podia mober del sofa. Azken hau, zeukan ajeagatik izango zen seguramente...

    bezarini | 2008-04-02 - 07:10:46 GMT 1 #

  5. eo eooooooooooooooooo
    ba al dago bizitzarik blog honetan?

    bezarini | 2008-04-02 - 09:02:03 GMT 1 #

  6. Bueno, bueno, eman denbora lanera etortzeko ez? Q prisas, kopenhagetik etorri behar naizela eta Italianoak emakumeak baino gehiago tardatzen du...

    Bueno eta bartzelonako kronika ez dago edo?

    P.D. Kotilleoak zer bezarini?

    txust | 2008-04-02 - 09:07:16 GMT 1 #

  7. Bartzelonako kronika egitea nire bizitza pertsonalean sartzea litzateke, eta ezer kontatu baino lehen beste pertsona batekin hitzegin beharko nuke. Baina bueno posibilitate bat izan daiteke...

    P.D. Nik ez daukat kotilleorik kontatzeko, norbaitek zerzer esateko baldin badauka...

    bezarini | 2008-04-02 - 09:43:11 GMT 1 #

  8. Eso de poner en cancion y luego na es mu feo eh bezarini...

    Osea q bartzelonan dale q t pego tol dia... Orduan ez duzu zertan ezer kontatu behar... Sartuko naiz en los relatos eroticos de manuela y ya esta... ;-)

    txust | 2008-04-02 - 10:15:32 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!