Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskal kuadrilak euskal herrira!!!
Aupa jente, ikusita azken urte hauetan gertatzen ari den emigrazio masiboa, blog hau sortzea pentsatu dut gure ciber erdizka partikularra izateko. Ea funtzionatzen duen...

30/04/2008 GMT 1

Albert Hofmann 102 urte zituela, gaur hil da

arichi_es @ 13:23

Hoffmann

Albert Hofmann LSD droga haluzinogenoa sortu zuen kimikari suitzarra hil da Basilean (Suitza), 102 urte zituela, sortu zuen substantziari buruzko bere liburua berriro editatu zuen erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Hofmann bihotzekoak jota hil zen atzo Basileako bere etxebizitzan, Psikodelikoen Ikerketarako Diziplinanitzeko Elkarteak (MAPS) bere webgunean adierazitakoaren arabera.

1906ko urtarrilaren 11n jaioa, Hofmannek 1943an sortu zuen LSDa, kantitate txiki bat nahigabe bere eskuetara erori zenean laborategian esperimentu bat egiten ari zela. Berak kontatu zuenez, dastatzean "aztoramen sinesgaitza eta zorabio txiki bat" nabaritu zituen, eta lana ere utzi egin behar izan zuen. "Etxean etzan nintzen eta desatsegina ez zen intoxikazio antzeko batean murgildu nintzen. Irudimen oso estimulatua zen ezaugarri nagusia", azaldu zuen Hofmannek esperientziaz.

"Amets egoera horretan, begiak itxita nituela egunaren argia ezatseginegia zelako, irudi fantastikoen, ohiz kanpoko formen eta kolore bizi eta kaleidoskopikoen joko baten etenik gabeko segida bat somatu nuen", idatzi zuen Hofmannek "LSD. Nire seme munstroa" liburuan.

"BIDAIA TXAR BAT"

Egun batzuk geroago, Hofmannek LSDko 250 gramoko dosi bat hartu zuen nahita eta historiako lehenengo "bidaia txarra" nabaritu zuen, hots, kontsumitzaileak eragin negatiboa jasaten duenean erabiltzen den izendapena. "Etxera bueltatzean, mehatxuzko formak nabaritzen hasi nintzen. Ikusten nuen guztiak gorabeherak zituen eta distortsionatuta zegoen, ispilu makur bat balitz bezala", kontatu zuen.

Timothy Leary Harvard Unibertsitateko irakasle ohiak ezagutarazi zuen LSDa 1960ko hamarkadan ideia batekin: "piztu, sintonizatu eta utzi egiten zaitu". Hala ere, Hofmannek uste zuen hippy mugimenduak substantzia bahitu eta gehiegi esplotatu zuela eta beti defendatu zuen bere sorkuntza baina helburu medikoekin.

Hofmannek bere "droga miraritsua" defendatu zuen 1967an debekatu zenetik. Substantzia 1960ko hamarkadan jendarteratu zen hippy mugimenduaren baitan, "adimena askatzea" bilatzen zuten gazteen artean substantzia gogokoena bihurtuz. Garaiko pop eta rock kulturaren ospe handiko pertsonek onartu zuten LSD hartu zutela, hala nola John Lennonek, Jimmy Hendrixek edota Jim Morrisonek.

LSDa AEBetan debekatu zuten, 1970ko Substantzia Kontrolatuen Agiriaren arabera, ez zuelako zilegizko erabilerarik tratamendu medikoan. Hala ere, joan den urtean, agintari suitzarrek bere erabilera baimendu zuten psikoterapiako etorkizuneko esperimentuetan.

Erantzunak

Erantzunak(5) »

  1. Alex, bihotzez sentitzen dugu jejejeje

    Tomeu | 2008-04-30 - 13:25:28 GMT 1 #

  2. "Egun batzuk geroago, Hofmannek LSDko 250 gramoko dosi bat hartu zuen nahita eta historiako lehenengo "bidaia txarra" nabaritu zuen"...
    Jode ez dakina da nola jarraitu zuen bizirik horrelako dosi bat hartu ostean...k jarto!

    txusto | 2008-04-30 - 13:36:14 GMT 1 #

  3. "Los efectos de la LSD son impredecibles. Dependen de la cantidad ingerida; de la personalidad, estado de ánimo y expectativas del usuario; y del ambiente en el que se usa la droga. Por lo general, el usuario siente los primeros efectos de la droga de 30 a 90 minutos después de tomarla. Los efectos físicos incluyen dilatación de las pupilas, sudoración, falta de apetito, insomnio, sequedad en la boca, temblores y aumento de la temperatura corporal, frecuencia cardiaca y presión arterial.

    Las sensaciones y los sentimientos cambian de forma mucho más drástica que las señales físicas. Es posible que el usuario sienta varias emociones diferentes a la vez o que pase rápidamente de una emoción a otra. Si se toma en una dosis suficientemente alta, la droga produce delirio y alucinaciones visuales. El sentido del tiempo y el de sí mismo cambian en el usuario. Las sensaciones parecen "cruzarse", dando al usuario la impresión de oír los colores y ver los sonidos. Estos cambios pueden ser atemorizantes, causándole pánico al usuario."

    sobrau.....donde este el ibuprofeno....jajaja

    haize | 2008-05-01 - 17:58:06 GMT 1 #

  4. Agur eta ohore Hofmann jauna!!!!

    Lucy in the Sky with Diamonds | 2008-05-01 - 18:18:32 GMT 1 #

  5. kuadrila hau politoxicomanos beterik dago...enfin

    Atzo nire azken eguna izan zen kopenhagen eta gaur berriro ghost housera itzultzen naiz, baina eguraldia primerakoa da eta jardin zoragarri bat dago non garagardo hotz bategaz eta minimaleo apur bategaz gustora egongo naizen.

    Asteburua oso ondo egon da, 3 egunetan juerga bota dugu eta kriston farreak. Diskoteka berri bat aurkitu dugu oso ondo dagoena...Unas tias...Bueno de tias mejor no hablar q soy mas kapullo...sin mas.

    Hala pues, ea lan apur bat egiten dudan...Bueno aurrena Gara,gaztesarea etb irakurri behar ditut. Komentatzea ere segik webgune bat estreinatu berri duela segi.tk. Hale ba, aioooo

    txusto | 2008-05-05 - 08:10:23 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!