Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskal kuadrilak euskal herrira!!!
Aupa jente, ikusita azken urte hauetan gertatzen ari den emigrazio masiboa, blog hau sortzea pentsatu dut gure ciber erdizka partikularra izateko. Ea funtzionatzen duen...

14/10/2008 GMT 1

25ean...BAZKARIA!!!

bezarini @ 13:06

Bueno ba azkenean bazkaria izango dela ematen du…sentitzen dut etorri ezin zaretenengatik baina tira, eginen dugu beste bat aurrerago…aitzakiak ugariak izan daitezke eta:

- Xabi eta estiren ezkontza iragarpena
- Irakasle jardunean, Txustoren lehenengo erreklamazioak. ( belaunetakoekin edo gabe)
- Bergoi kuadrillakide izateko bere praktika epearen amaiera.
- Piskuin eta Maiderren erotasun desintoxikazioa ( hau aski saila izanen da baina bueno)
- Ania-ren eta Alemani edo/eta Enekoren arteko erromantzea.
- Rozioren bikien jaiotzea
- Bezariniren First Certificate tituluaren eskurapena ( hau, datorren hilean lasai asko)
- Aimar eta THC jaunaren harreman estuaren amaiera.

Ikusi dezakezuenez afari/bazkari/gosari mordoxka bat egiteko aukera aunitz izanen ditugu.

Oker ez banabil Lukastevic kenduta, aurretik apuntatu ginen beste denak, printzipioz bagoaz ezta? Halere Kepasek 20 bat lagunentzako lekua hartu du beraz ez dut uste inolako arazorik egongo denik.

Eta ia jarrita, ba menua aukeratzen joan gaitezke. Nahi baduzue joan botatzen iradokizunak eta zerrendatxo bat egiten joango gara.

PROPOSAMENA

-Xixkamixkak: Zainzuriak, langostinoak, patea, piperrak…(betikoa bamos)
-Txuletak
-Sorbete de Gin Kas eta delicias de txokolate ( azken hauek nire kontu, bueno Piskuinek apur bat laguntzea eskertuko nuke…)

Moondra, monrdra… Moodra, monrdra…ei txu bey ei txu bay o txu weeeei, ei txu weee a louuuu, y wei txu naii MONDRA!

Erantzunak

Erantzunak(4) »

  1. jendeak ez du lanik egiten goizetan ala?????
    ni apaizen txapak jasaten hospitalean eta zuek......bo, egia esan blogean lanean zabiltzate, bai, koadrilaren onurarako....jojojo

    aber, nigatik ondo; bazkaldu, eta gauez hernanira jun gintezke!
    Nire aitatxo Patxi ordea bazkaria izanik ustet ezingo dela etorri ( mendi martxa bat dute); galdetukoiot gauean hala ere.

    Datorren hilean beraz beste afaritxo bat, ezta bezarini???

    laguntza behar badezue gauzak erosteko etab ni edozer egiteko prest naukazue!!!

    ammmm, elegante elegante maritxu kojoin, e!!jajajja!!

    ez bota jantzi horiek nire "fin de karrera"ra bazatozte berrerabili ditzazkezue.......jajaja

    muxuuuuu

    antidepresiboak hartzear...........hartzen jada.......... | 2008-10-14 - 15:31:02 GMT 1 #

  2. Lana?? Zer da hori baina?? Guk gaur lehenengo ordua kartetan eman dugu, irakaslea ez baita etorri. Bigarrenean piskat idatzi dut blogean, hiru eta laugarrenean hitzaldia izan dugu, eta azken bietan klase piskat eta eztabaida irakaslearekin. Egun megaproduktiboa!!

    Orain ikasten jarri behar naiz, bihar telefonia azterketa baitaukat.

    Ta Haize, utzi antidepresiboak hartzeari, koadrilako Emy Whinehouse (edo idazten den moduan) izan nahi duzu ala?? Ez kezkatu, nik asteburu honetako trajea daukat zure fin de karrerarako prestatua. Uste dut oso ondo hartuko nautela horrela Zaragozan ez??

    Muxuk!!

    bergoi | 2008-10-14 - 15:50:39 GMT 1 #

  3. Ia asmatzen dut!! Bezarini, neure ingelesa zeurea baino hobea da!

    Definitiboki Amy Winehouse da.

    bergoi | 2008-10-14 - 15:59:44 GMT 1 #

  4. BERI GUD, BERI BERI GUD

    HONA HEMEN NIRE PROPOSAMENA: BESTE AFARITXO BAT BEZARINI TA BERGOIK ERAKUTS DIEZAGUTEN EUREN AURRERAKUNTZAK INGELES MAILAN.........ni bitartean frogatzen ibiliko naiz zer sentitzn den EIMI WAINJAUS izanez.............

    eimi wainjaus........ | 2008-10-14 - 17:09:33 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!